Ihauteria 2021

Euriak ez du eragotzi inauterietako desfilea egitea, aurten “birziklatzea” gai nagusia zuena. Aste osoan zehar, talde bakoitzak bere mozorroak berrerabiltzeko materialak bildu ditu, sormen erakustaldi bikaina izan direnak. Berriz ere agerian geratu da baztertzen ditugun objektu eta materialak berriro erabiliz zabor gutxiago sortzen dugula eta baliabide gutxiago gastatzen ditugula.

1ek mozorro onenaren saria jaso du, eta oso gertutik jarraitu ditu 2e eta 3e. Epaimahaikideek azaldu dutenez, erabakia hartzea zaila izan da, mozorro askoren originaltasuna eta kalitatea kontuan hartuta. Esteka honetan sakatuta, desfileko argazkiak ikus daitezke.

1 E mozorro onenaren saria irabazi duen taldea

HEZKIDETZA TAILERRAK

“Harrobi” Gaztelekutik hiru astetan zehar DBH-ko 3. mailako ikasle guztiekin “genero berdintasuna eta sexualitatea” lantzen egon gara. Alde batetik, genero desberdintasuna zer den eta zer eragiten duen gure bizitzetan landu da eta beste aldetik, sexualitateari buruz hitz egin dugu, gaur egun dugun ikuspegi mugatu eta mitoz betea hautsiz.

Ikasleen eta hezitzaileen artean tailerren balorazioa oso positiboa izan da.