Sartu eta Sortu

Abenduaren 10ean, Iruñeko Udalak antolaturiko “Sartu eta Sortu” ekimenaren baitan, Kike Diez de Ulzurrunek Zuriñe Hidalgo abeslaria ekarri zuen gurera. 1F taldeko ikasleekin egon ziren. Benetan solasaldi polita, interesgarri eta aberasgarria izan zen!!!

Zuriñek kontatu zizkigun bere hasierak eta bere karrera profesionalaren eta bere bizitza pertsonalaren bilakaera nolakoa izan den.

Zur eta lur utzi zituen ikasleak bere itxura aldaketekin! Kar, kar!

Aurreko ikasturtean gure lankide izandako Sergio eta Beñat ere ikusi genituen proiektatutako bideoklip batzutan! Goraintziak bikote!

Baina benetan polita eta aberasgarria izan zena… zera izan zen: nola lagundu zien gai batzuen gaineko hausnarketa egiten. Horien artean sormena, ikasketak eta lana uztartzea, emozioak, esfortzua, askatasuna, berdintasuna, generoa… Asko ikasi eta disfrutatu genuen!!

Zuriñek proiektu berriak ere badauzka! Animo horrekin eta aurrera!

Aupa Zuriñe eta Kike! Bueltatu nahi duzuenean!