Sartu eta Sortu

Abenduaren 10ean, Iruñeko Udalak antolaturiko “Sartu eta Sortu” ekimenaren baitan, Kike Diez de Ulzurrunek Zuriñe Hidalgo abeslaria ekarri zuen gurera. 1F taldeko ikasleekin egon ziren. Benetan solasaldi polita, interesgarri eta aberasgarria izan zen!!!

Zuriñek kontatu zizkigun bere hasierak eta bere karrera profesionalaren eta bere bizitza pertsonalaren bilakaera nolakoa izan den.

Zur eta lur utzi zituen ikasleak bere itxura aldaketekin! Kar, kar!

Aurreko ikasturtean gure lankide izandako Sergio eta Beñat ere ikusi genituen proiektatutako bideoklip batzutan! Goraintziak bikote!

Baina benetan polita eta aberasgarria izan zena… zera izan zen: nola lagundu zien gai batzuen gaineko hausnarketa egiten. Horien artean sormena, ikasketak eta lana uztartzea, emozioak, esfortzua, askatasuna, berdintasuna, generoa… Asko ikasi eta disfrutatu genuen!!

Zuriñek proiektu berriak ere badauzka! Animo horrekin eta aurrera!

Aupa Zuriñe eta Kike! Bueltatu nahi duzuenean!

Musikariak Ikastetxeetan

Hezkuntza Departamentuko Euskara Atalak martxan jarri zuen “Musikariak Ikastetxeetan”
programaren edizio baten berri eman nahi digu zeina azaroaren 25 eta 26an gure institutuan
garatu baitzen.
Edizio honetan D ereduko 3.mailako ikasleek parte hartu egin dute. Ikastetxeko musika gelan,
hiru saio burutu dira bi kantari euskaldun entzuteko: Erik Berganza eta Jon Gurrutxaga. Gustora aritu dira ikasleak ekitalde honetan argazkian ikusten den moduan.

Euskaraldia

Abenduaren 3an euskararen eguna ospatzen dela eta 2018an Euskaraldia abian jarri zen euskararen erabileraren aldeko ekimena aprobetxatuz, D ereduko ikasle eta irakasleek argazki kolektibo bat egin dute patioan, ekimen hori babestuz. Gainera, kanpaina hasi zenetik, ikastetxeko leku nabarmenetik euskaraz komunikatzeko oinarrizko hitzekin kartelak ikus zitezkeen, hemen klikatuta ikus daitekeen bezala.