Aztarna – Huella

Nafar Gobernuak bideo baten bidez “Aztarna-Huella” instalazio artistikoa aurkeztu du, Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiak aurten abian jarri duen “pertsonak gara-somos personas” programaren barruan, giza eskubideen inguruko sentsibilizazioa areagotzeko.

Instalazioak 8.000 harri inguru ditu, eta Nafarroa osoko 31 ikastetxetako 6.000 ikaslek, irakaslek eta familiak margotu dituzte. Hatz-marka erraldoia da, ingurumenarekiko errespetuaren eta zaintzaren alde hartutako konpromisoa islatzen duena.

“Giza eskubideen aldeko” jardunaldietatik abiatuta,  Irantzu Lekue artista garaikide eta aktibistak zuzendu du partaidetzan eta lankidetzan oinarritutako  ideia hori. Bere zuzendaritzapean, Noaingo Zentzuen Parkeak hartzen du instalazio hau, eta herritarrak hura zaintzera eta denboran bizirik eta aktibo mantentzera gonbidatzen ditu.

Gure ikastetxeak ere lagundu zuen proiektu horretan, Mirentxu Lopetegi irakasleak zuzendutako 2019/2020 ikasturteko plastika tailerreko 1D eta e, 2. eta 3. mailetako ikasleek egindako ekarpenen bidez.