Gaztelania eta Literatura Mintegia

Beldurrezko mikrokontakizunen I. Lehiaketa

Hildakoen Eguna dela eta, Gaztelania eta Literatura Mintegiak Ochoa de Olza IESOko Beldurrezko Mikrokontakizunen I. Literatur Lehiaketa antolatu du.

Oinarriak honako hauek dira:

1. Ikastetxe honetan matrikulatutako DBHko 1. eta 2. mailako ikasle guztiek parte hartu ahal izango dute.

2. Gaztelaniaz idatzitako beldurrezko mikrokontakizunak aurkeztuko dira, gehienez ere, 150 hitzetakoak.

3. Lan guztiek originalak eta argitaratu gabeak izan behar dute, eta ordenagailuz egingo dira. Times New Roman 12 tipografia eta lerroarte “sinplea” eta justifikatua erabiliz. Guztia, osorik edo zati batean kopiatutako testua,  lehiaketatik automatikoki ezabatuko da.

4. Mikro-kontakizunak gaztelania irakasleari eman beharko zaizkio, 2020ko urriaren 15a baino lehen, gutun-azal itxi batean. Gutuan-azalean ipuinaren izenburua idatziko da, eta egileak aukeratutako izenorde bat. Gutun-azal honen barruan beste gutun-azal bat sartuko da, txikiagoa eta itxita, eta honen barruan egilearen  izena eta bi abizenak agertuko dira baita bere maila eta taldea agertuko dira.

5. Saria: beldurrezko bi  liburu ilustratuak izango dira.

6. Gaztelania eta literatura mintegiko irakasle guztiek osatuko dute epaimahaia eta originaltasuna, sormena eta zuzentasuna baloratuko dute.

7. Epaimahaiaren erabakia ez du atzera bueltarik izango da, eta urriaren 30ean iragarriko da da, goizeko 11:00etan ikastetxeko megafoniaren bidez.

8. Epaimahaiak eskubidea du lehiaketa bertan behera uzteko, oinarriak ez betetzeagatik edo aurkeztutako lanen kalitate ezarengatik.

9. Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri guztiak onartzea dakar.

 Animatu eta parte hartu!

Hezkuntza-laguntza berariazko premia duten ikasleentzako diru- laguntzak

Familia horiek:

Hezkuntza-laguntzaren berariazko premia duten ikasleentzako laguntzei dagokienez, honako hau jakinarazten dizuegu:

Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioak 2020-2021 ikasturterako berariazko hezkuntza-laguntza behar duten ikasleentzako laguntzen deialdia argitaratu zuen abuztuaren 8an. (BOE 214. zk., zuzenketa, BOE 227. zk.).

Laguntzak eskatzeko epea 2020ko abuztuaren 9tik 2020ko irailaren 30era arte egongo da zabalik.

Honako esteka honetan sartzen da izapidetzea:

Hezkuntza-laguntza berariazko premia duten ikasleentzako diru- laguntzak