Iparraldeko kantautore euskaldun honek D ereduko 3. eta 4. mailako ikasleei hitzaldi bat eskaini egin die institutuko liburutegian. Bere kantak nola konposatzen eta grabatzen dituen kontatu digu eta horretaz gain errezital labur bat eskaini digu bere azken diskoko temak azaltzen.
Hileko artxiboak: azaroa 2019
Organoak emateari buruzko hitzaldia
Jordanian izandako esperientzia
Uxua Azpiroz, «Vicente Ferrer» Garapenerako Heziketako Nazio-Saria

Uxua Azpiroz gure lankidea, Balore Etikoko irakaslea D ereduan, «Vicente Ferrer» Garapenerako Heziketako Nazio-Saria lortu du 2018/2019 ikasturtean burututako IOO%2030 proiektuagatik.
Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren Espainiako Agentziak (GNLEA) deitutako eta Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioak batera kudeatutako sariak, ikastetxe publikoetako hezkuntza-praktikak aintzatesten ditu. Praktika horien helburuak dira; hala nola, sentsibilizatzea, kontzientziatzea, espiritu kritikoa garatzea eta ikasleen parte-hartze aktiboa sustatzea herritartasun global eta solidarioa lortzeko, pobrezia eta horren kausak desagerrarazteko konpromisoa duena, baita giza garapena eta garapen jasangarria ere.
2019ko azaroaren 5etik 13ra (bitartean), Uxuak Jordanian egingo den prestakuntza- eta truke-mintegi batean parte hartuko du. Mintegi horretan, gainera, Espainiako Lankidetzak garatutako proiektuak ezagutu ahal izango ditu.
ZORIONAK, Uxua, merezitako sari honengatik!