IOO ikasleek DANTZABIDEAK programan parte hartu zuten

1go mailako 59 ikaslek parte hartu zuten programan eta bideoa berriki argitaratu da.

Neguan Dantzaz konpainiaren hainbat dantzariprofesionalek, gure ikasleekin batera, dantza garaikideko koreografia bat prestatu zuten.
Aste batean egunero ordu batez gure ikasleekin lan honetan ibili ziren, eta sortutako lanekin emanaldia eman zuten Atarrabiako kultur etxean.
Familia ugari hurbildu ziren aretora ikasle eta dantzarien arteko lanaz disfrutatzeko asmoz. Ekimen hau Dantzabideak proeiktuaren barruan
kokatzen da Caja Navarra – Caixa Fundazioak diruz lagundutakoa eta Nafarroako Antzoki sareak antolatutakoa.
Oso esperientzia aberasgarria eta ahaztezina izan da, bai ikasle, bai irakasle eta familientzat.

INFORMAZIO GEHIAGO HEMEN