
Iratxe askatasunaren mezua daraman botilarekin. Diario de Noticiasetik hartutako argazkia. Gure ikasleak familiar baten testigantza entzuten. Diario de Noticiasetik hartutako argazkia Navarra.es-etik hartutako argazkia
Nafarroako 400 ikaslek GR-225 ibilbidea egin dute “Askatasunaren Botilak” jardueraren edizio berri batean. Ezkabako gotorlekuko ihesaren 80. urteurrena zela eta martxan jarri zenetik urtebete pasata, Nafarroako Gobernuak Ezkaba Proiektua bultzatzen jarraitzen du. Bereziki, Memoria duten Eskolak proiektuan indarra jarriz eta Ezkabako gotorlekua memoriaren toki bezala hartzeko pausoak emanez. Iñaki Ochoa de Olzako institutua bete-betean inplikatu da.