
Hileko artxiboak: ekaina 2019
4. mailako ikasleen agurtzeko jaialdia
Ekainaren 18an egin zaie 4. mailako ikasleei ongi merezita zuten jaialdia eta diploma banaketa. Zorterik onena izan dezazuela hemendik aurrera ere!

ARGAZKI GUZTIAK HEMEN
Jaialdian proiektatu den bideoa
Despedida eguna institutuan

Despedida eguna izan da gaurkoa gela guztietan, baina batzuetan, 2Fn bezala, ezinezkoa izan dute tutoreari agur esatea: Faltan bota zaituzte, Aiora!
IOOko musika ikasleen kontzertua. 2019.
Ekainaren 17an gure ikasleek kontzertu zoragarria eskaini ziguten Miren Rípodas eta María Zamora irakasleen zuzendaritzapean, eta Ibai Andreuren laguntzarekin. Zorionak guztioi!


IKASBIDAIA 2019: BIDEOAK
Iñaki Ochoa de Olzako ikasleek “Askatasunaren Botilak” jardueran parte hartu dute

Iratxe askatasunaren mezua daraman botilarekin. Diario de Noticiasetik hartutako argazkia. Gure ikasleak familiar baten testigantza entzuten. Diario de Noticiasetik hartutako argazkia Navarra.es-etik hartutako argazkia
Nafarroako 400 ikaslek GR-225 ibilbidea egin dute “Askatasunaren Botilak” jardueraren edizio berri batean. Ezkabako gotorlekuko ihesaren 80. urteurrena zela eta martxan jarri zenetik urtebete pasata, Nafarroako Gobernuak Ezkaba Proiektua bultzatzen jarraitzen du. Bereziki, Memoria duten Eskolak proiektuan indarra jarriz eta Ezkabako gotorlekua memoriaren toki bezala hartzeko pausoak emanez. Iñaki Ochoa de Olzako institutua bete-betean inplikatu da.