Lizarra bisitatzen

ARGAZKI GEHIAGO HEMEN

2. DBH-ko D ereduko hiru taldeekin (D, E, eta F) ateraldia egin genuen Lizarrara, pasa den astean G-A ereduekin egin ostean. Lizarrako autobus geltokitik Los Llanos parkean elkartu, eta bi talde egin genituen, 30 pertsonakoak gutxi gorabehera. 1. Taldea 9:30 tik-11:00 ra joan zen, lehenik eta behin Nafarroako Errege-Erreginen Jauregia eta bere “Kapitel Historiadunak” ikusiz eta gida batek azalduz, Erromanikoaren Nafarroako eraikin zibila (ez-erlijiosoa) bakarra. Ondoren, Rua-ko San Pedroko portada ikusi genuen, eta ondoren eliza erromanikoaren barrenetara sartu ginen, bere bertako abside eta beirate itzelak ikusiz. Horren ostean, klaustrora sartu eta bere kapitel izugarriak ikusi eta hor kontatzen diren istorioetaz gozatu genuen. Klaustroaren goiko aldean dagoen mendi magal batean, Nafarroako Erresumarekin, zegoen “Zalatanbor” gazteluaren berri izan genuen, eta nola Nafarroa konkistatua izan zenean birrindua izan zen, eta nola klaustroaren gainera erori ziren zenbait harri entzun genuen. Horren ondorioz klaustroaren zati batzuk desagertu dira.
Gero, erromanikoaren portada izugarria ikusi genuen Hilobi Santuko eliza ikusiz, bere tinpanoan agertzen diren istorioetaz gozatuz. Bertako juderien berri izan genuen, sinagoga baten aztarnak ikusi genituen, eta Santo Domingoko Monastegia , bere kontrahorma zabal eta altuak ikusi genituen. Bisita bukatzean, eta gida beste taldearen bila joan zenean, gure taldea San Miguel-eko elizaren portada famatua ikustera joan zen, hor bertan hamaiketakoa hartuz. Horren ostean, Lizarrako alde zaharretik barrena joan ginen, Los Llanoseko parkean bukatuz. Bertan jolasteko eta disfrutatzeko denbora izan zuten, autobusera bueltatu baino lehen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.