IESO Iñaki Ochoa de Olza DBHI

Sitio web del IESO Iñaki Ochoa de Olza DBHI Webgunea

IESO Iñaki Ochoa de Olza DBHI

Sumangali: erakusketa berria Iñaki Ochoa de Olza institutuko bibliotekan (Indiako neska gazteen egoera)

Elkartasunaren Aldeko Eskolen proiektuaren eskutik, gaurtik eta datorren martxoaren 1 arte SUMANGALI erakusketa bisitatu dezakegu liburutegian. Norbaitek bisita gidatua egiteko asmoa badu, jar dadila harremanetan Uxua Azpirozekin. 

Erakusketaren helburua ehungintzan aritzen diren Indiako emakume gazteen esplotazio egoera azaltzea da.

“Sumangali” Indiako esaera zahar bat da eta “zoriontsu ezkondutako emakumea” esan nahi du. Bertako emakume gazteek, batzuetan haurrek, sufritzen duten esplotazio modu bati erreferentzia egiten dio.
Erakusketak lan esplotazio egoeraren aurrean sentsibilizatu nahi gaitu.
Erakusketaren hasierako ekitaldia