Musikariak eskolan Iñaki Ochoa de Olza institutuan

Musikariak Eskolan programa dela eta bi saio izan ditugu institutuan aurreko asteetan.

[slideshow_deploy id=’3682′]

Azaroaren 30ean Maria Rivero hurbildu zitzaigun. Bere burua aurkeztu ostean, egindako lana erakutsi (bideoak eta kantuak) eta zuzenean jo zuen 4. mailakoentzat.

Abenduaren 5ean Pantxix Bidarten txanda izan zen. Aurkezpena egin ondoren, musikarako beharrezkoak diren elementuez aritu zitzaigun. Ondoren, badok.eus webgunea erakutsi zigun bertan aurkitu dezakegun eskaintza anitza azalduz. Patxixek bere kantak tartekatu zituen. Eta azkenik, 4. mailako ikasleen partaidetzarekin zenbait kantu jo eta abestu zuen.