Iñaki Ochoa de Olza institutuko baratze joria

Pixkanaka-pixkanaka baratzea itxura hartzen ari da aurten ere. Horretan ari dira hainbat eta hainbat PMARko ikasle saiatu.
Udako belarrak eta barazki bakanak kendu, lurra landu eta ongarritu ondoren, udazkeneko baratzea martxan dago.
Litxuak, baratxuri freskoak, ilarrak, babak, azak, porruak… landatu eta erein ditugu. Orain neguko uztaren esperoan geratuko gara.

[slideshow_deploy id=’3433′]