Iñaki Ochoa de Olza institutua erabat murgilduta ikasketa kooperatiboan eta inklusiboan Proeducar programan

PROEDUCAR Programaren lehen bi saioak,  irailaren 27aneta urriaren 4an antolatu dira.

Ejeako Cinco Villas  institututik etorri dira Eva Bajén eta Marta Ruiz hango esperientzia gurekin konpartitzeko.

All-focus

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza departamentuak PROEDUCAR-Navarra programa zabaldu du. Programa honek eskola-porrota desagerraraztea eta garaia baino lehen eskola utz ez dadin lortzea du xede, modu horretara ikasle guztien hezkuntza-inklusioa eta eskola-arrakasta sustatuz.

Familien jatorri sozialak nahiz egoera ekonomikoak eragina izan ohi dute eskola-uzte tasa zein garaia baino lehen eskola uztearekin. Horrexegatik hezkuntzaren maila guztietan ikasle guztiek aukera berberak izan ditzaten, hezkuntza sistema osoaren gainean egin behar da lan, hezkuntza etapen kalitatea jaisten eta ekitatea kaltetzen duten oztopoak desagerraraziz. Bide horretan sortu da hezkuntza inklusioa helburu duen PROEDUCAR-Navarra programa.

Proiektua, hiru faseetan garatuko: inklusioa bermatzeko ekintzak, familien eta komunitatearen parte hartzea, ikastetxearen bizikidetza zein konpetentzien gaineko berrikuntza metodologikoak landuko dira. Guzti hori, ikasleen errendimendua hobetu eta eskola-porrotarekin eta absentismoarekin lotutako faktoreak identifikatu zein ikasgelan eta ikastetxean bizikidetza giro baikorra lortzeko helburuarekin.

Gurasoen harrera bilerak

Guraso agurgarriak:
Ohar honen bidez, urriaren 15ean, astelehenarekin, ikastetxean eginen dugun 2018/2019
ikasturteko guraso bilera orokorrerako gonbita egiten dizuegu. Ordutegia eta lekuak honakoak izanen
dira:
1. DBH: 16:00etan Gimnasioan 
2. DBH: 16:30etan Gimnasioan
3. DBH: 17:00etan Gimnasioan
4. DBH: 17:30etan Gimnasioan
Gimnasioan harrera egin ondoren , tutoreekin bakoitzari dagokion gelara joango gara.
Bileraren garrantzia dela eta etor zaitezten eskatzen dizuegu.