Iñaki Ochoa de Olza BHI kaleratzeak ordezkatzeko Kanpo Lana hitzarmenera gehitu da

2017-18ko ikasturtea Hezkuntza kontseilariaren bisitarekin bukatu genuen.

Hezkuntza kontseilari Maria Solanak, Antsoaingo alkate Ander Orozek eta ADEMNA Esklerosi Anitzaren Nafarroako elkarteko presidente Maria Pilar Francesek sinatu zuten ekainaren 29an Kanpo Lana hitzarmena, Iñaki Ochoa de Olza institutuan kanporatzeak ordezkatzeko gizarte lanekin. Iruñeko Txantreako institutua, beraz, dagoeneko beste 9 ikastetxetan abiarazitako programarara gehitu da.

Kanpo Lana programaren helburua da bizikidetzaren kontrako jarrera larriengatik ikasgelara joateko eskubidea galtzen duen ikasleari bestelako aukera eskaintzea; kasu honetan gizarte lanak egin ditzala, bestelako giro batean bizikidetza lantzeko eta kolaboratzeko aukera eskaintzen dioten beste errealitate sozialak erakusteko.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.