SARBIDE PROBAK. MENDI ETA ESKALADAKO KIROLAK.

Datorren ikasturterako Lanbide Heziketa zikloen eskaintzak kirol ikasketak ere eskainiko ditu: mendi kirolak eta eskaladan erdi mailako zikloak, batetik, eta neguko kirolen erdi mailako zikloa, bestetik. Bi kasuetan, espezialitate bakoitzeko Kirol Teknikari izateko aukera eskaintzen dute. Ikasketa hauen izen-ematea maiatzaren 2tik 11ra bitartean izango da . Horrez gain, Hezkuntza departamentuak kirol ikasketetara sarbidea izateko frogak noiz izango diren ere jakinarazi du: maiatzaren 7tik 18ra. Onartuen behin behineko zerrenda maiatzaren 21ean argitaratuko da.