Pendienteen egutegia. Arratsaldeko azterketak

Maiatzak 2, asteazkena
Gaztelera. 16.00.   Kurtso eta eredu guztiak.

Ingelesa 17.30.  Kurtso eta eredu guztiak.

Maiatzak 3, osteguna.
Biologia. 16.00.   DBH 1. Gaztelera (A-G)
Matematika. 17.30.   Kurtso eta eredu guztiak.

Maiatzak 8, asteartea.
Euskara 16.00.  Kurtso eta eredu guztiak.
Heziketa fisikoa. 17.00  Kurtso eta eredu guztiak.

SARBIDE PROBAK. MENDI ETA ESKALADAKO KIROLAK.

Datorren ikasturterako Lanbide Heziketa zikloen eskaintzak kirol ikasketak ere eskainiko ditu: mendi kirolak eta eskaladan erdi mailako zikloak, batetik, eta neguko kirolen erdi mailako zikloa, bestetik. Bi kasuetan, espezialitate bakoitzeko Kirol Teknikari izateko aukera eskaintzen dute. Ikasketa hauen izen-ematea maiatzaren 2tik 11ra bitartean izango da . Horrez gain, Hezkuntza departamentuak kirol ikasketetara sarbidea izateko frogak noiz izango diren ere jakinarazi du: maiatzaren 7tik 18ra. Onartuen behin behineko zerrenda maiatzaren 21ean argitaratuko da.

Ate irekiak Nafarroako Lanbide Heziketako institutuetan: egutegia, Lanbide Heziketako zikloak eta Oinarrizko Lanbide Heziketa

Ate irekiak Nafarroako Lanbide Heziketako institutuetan: egutegia. Ikusi hemen.
Lanbide Heziketako zikloei buruzko informazio osoa izateko: fpPower FP 2017-2018
2018-19/ikasturtea, O.L.H eskaintza: https://www.educacion.navarra.es/documents/27590/614384/Oferta_201819_FPB-TP/9afa13ca-df79-9a0a-df60-f087d0affe79

IOOko patioa eraldatzen: ideiak eta proposamenak

Marta Eliaren bultzadaz IOOko ikasleek patioari buruzko beren ideiak paratu dituzte arkupeko paretetan. Patioak aldatzen ari dira Nafarroan, futboleko erresumatik bestelako ekintzetarako prestatzeko bidean.
Ikasleek eta Martak egoera aztertu dute eta ideia bikainak proposatu dituzte. Ezagut itzazu irudi hauetan!
Falta zaigun bakarra: baliabide ekonomikoak dira.

[slideshow_deploy id=’2739′]

IKT, Grezia klasikoa eta euskara Iñaki Ochoa de Olzan: Medea eta Scratch

4. mailako ikasleek bateratu egin dute IKTn ikasitakoa (Eneko irakaslearekin) eta Kultura Klasikoko edukiak.  Adibide gisa hemen dugu Xabier Lamarcak eta Iraitz Iberok burututako lana Andion Ruiz de Larramendi irakaslearekin. Medearen mitoa euskaraz eman digute scratch programazioa erabilita. Lan ona!

Klikatu hemen Medearen leienda ikusteko

Klikatu hemen Medearen leienda ikusteko

Txoriei eraztunak paratzen

Martxoaren 21ean 1go mailako G-A ereduko ikasleak txoriei eraztuntzera joan ziren. Hasteko, hegaztiak identifikatzen ikasi zuten eta horietako hainbat sareen bidez harrapatu zituzten. Pisatu eta neurtu eta markatu ondoren eraztun bana ezarri zieten. Azkenik askatu egin zituzten. Ekainaren 1ean 1go mailako D eredukoak joanen dira.

[slideshow_deploy id=’2700′]