Monitore elkarreragile berriak Iñaki Ochoa de Olzako ikasgeletan

Instalatu berriak ziren BenQ RP653K 65″ monitore berriak jada erabilgarri daude  aurreko urtarrilaren 12an eman zen ikastaro laburraren ondoren. Monitoreak honako ikasgela hauetan instalatu dira (DBHko 1 eta 2. mailetan, PMAR, PCA eta PILE) eta ordezkatu egin dituzte hor zeuden proiektoreak, zeinak arbel digitalik gabeko geletara eraman izan diren.

All-focus

Monitore hauek tabletek eta telefono mugikorrek bezala funtzionatzen dute eta ez dute kanpoko ordenagailuaren beharrik. Hori bai, horietako bat lot liteke monitorera, eta baita beste edozein gailutara ere.

Hemendik aurrera aipatutako ikasgeletan monitore elkarreragilea eta arbel zuria izanen dute erabilgarri.

Monitoreei buruzko informazio gehiago.