Diario de Noticias egunkariak Zaira gure ikaslea elkarrizketatu du

“Maravillosa Zaira, maldito acoso”

Horixe da Diario de Noticiasek aukeratutako izenburua. Artikuluan Zairak pairatutako egoera zailari buruz aritu dira eta azpimarratu egin dute  ‘Wonder’ filmeko protagonistak eta Zairak bizi izan dituzten esperientzia latzak oso antzekoak direla: eskola jazarpena itxura fisiko ezohikoa izateagatik.

Zaira eta haren ama, Marisa, elkarrekin. Zaira y su madre, Marisa, juntas. (UNAI BEROIZ, Diario de Noticias de Navarra)

Zorionez, gure instituan egoera askoz hobea da eta oraingo kezka nagusia ospitalean egin beharreko ebakuntzak izaten dira. Zairak ileapaintzailea izan nahi du edo aurpegi-masailetako mediku espezialista: duen kemenarekin dena du eskura.

Irakur ezazue artikulu osoa hemen.