Iñaki Ochoa de Olza: zinema izarren institutua

Aurten Bestelako argiak erakustaldiak gazteentzako bertsio bat izango du. Oskar Alegría zinemagileak zuzendutako lantegian Iñaki Ochoa de Olza institutuko 8 gaztek irudiak grabatu eta Txantrean barna proiektatuko dituzte.

Oskar Alegría eta IOOko ikasleak. Oskar Alegría con los alumnos de Iñaki Ochoa de Olza.

Oskar Alegría eta IOOko ikasleak. Oskar Alegría con los alumnos de Iñaki Ochoa de Olza.

Abenduaren 21etik 29ra, Oskar Alegría zinemagileak zinema iraungikorreko lantegi bat zuzenduko du, xede hartuta kaleko zinema eramangarri eta bat-batekoa sortzea.

Txantrean izango da, 14 eta 18 urte bitarteko gazteekin, zeinek bizileku dituzten kaleetan bertan pelikulak sortuko baitituzte, gero auzotik gertu ustekabean topatutako pantailetan proiektatzeko: horma zuri batean, esekitako izara batean, zaldi baten bizkarrean, hutsik dagoen publizitate-hesi batean zein kamioi baten olanan. Sorkuntza horiek abenduaren 30ean proiektatuko dira, larunbatarekin.

Informazio gehiago hemen (Iruñeko udala) eta hemen (Pamplona Actual)

Iñaki Ochoa de Olza institutua aintzindaria: Frantziarekin ikasle-trukaketa

Gurekin hainbat  aste eman ondoren itzuli dira Pauera Collège Pierre Emmanuel  instituko ikasleak.

[slideshow_deploy id=’2185′]

Élèves de 3eme à Iñaki de Ochoa

Gure ikasgeletan egoteaz gain, gure etxeak eta gure hiria ezagutu dute.

Heldu den urtean ikasle berriak espero ditugu.

Gogora dezagun «Mugak gaindituz»: Iñaki Ochoa d’Olza DBHIren eta Pau hiriko Collège Pierre Emmanuel zentroaren arteko lankidetza- eta mugikortasun-proiektua aukeratua izan zela Nouvelle-Aquitaine Euskadi Nafarroa 2017ko proiektuetarako deialdian

Diario de Noticias egunkariak Zaira gure ikaslea elkarrizketatu du

“Maravillosa Zaira, maldito acoso”

Horixe da Diario de Noticiasek aukeratutako izenburua. Artikuluan Zairak pairatutako egoera zailari buruz aritu dira eta azpimarratu egin dute  ‘Wonder’ filmeko protagonistak eta Zairak bizi izan dituzten esperientzia latzak oso antzekoak direla: eskola jazarpena itxura fisiko ezohikoa izateagatik.

Zaira eta haren ama, Marisa, elkarrekin. Zaira y su madre, Marisa, juntas. (UNAI BEROIZ, Diario de Noticias de Navarra)

Zorionez, gure instituan egoera askoz hobea da eta oraingo kezka nagusia ospitalean egin beharreko ebakuntzak izaten dira. Zairak ileapaintzailea izan nahi du edo aurpegi-masailetako mediku espezialista: duen kemenarekin dena du eskura.

Irakur ezazue artikulu osoa hemen.