Nazioarteko lankidetza- eta mugikortasun-proiektua: Frantzia/Nafarroa

Iñaki Ochoa d’Olza DBHI eta Collège Pierre Emmanuel dira proiektuko kideak.

Hona hemen gure artean ditugun ikasle frantsesak.

Élèves de 3eme à Iñaki de Ochoa

Gogora dezagun «Mugak gaindituz»: Iñaki Ochoa d’Olza DBHIren eta Pau hiriko Collège Pierre Emmanuel zentroaren arteko lankidetza- eta mugikortasun-proiektua aukeratua izan zela Nouvelle-Aquitaine Euskadi Nafarroa 2017ko proiektuetarako deialdian

 

 

 

Iñaki Ochoa de Olza institutua bizikidetza sustatzeko “Laguntza” proiektuan

Eskola jazarpenari aurre egiteko eta bizikidetza lantzeko Laguntza programan sartu da Institutua

Laguntza programan parte hartzen ari diren ikastetxeetako irakasleak, baita IOOkoak ere, hasi dira formazio saioetan. Azaroan 4 saio izango dituzte eta abenduan beste 3. Hurrengo saioak urte berrian izango dira: urtarrilean hasi eta maiatzera bitartean. Guztira 15 formazio saio jasoko dituzte.

Hezkuntza departamenduak hasi du dagoeneko bizikidetza aholkularitza egitaraua. 2017-18 ikasturtean Laguntza programan parte hartzen ari diren ikastetxeetako irakasleei zuzendutako saioak dira. Programak bilatzen duena da bizikidetza arloan egin beharreko esku-hartzeak ez daitezela diziplinazko prozedura hutsak izan. Horretara dator ikastetxean bertan bizikidetza eta eskola-jazarpena prebenitzeko proiektuak sustatzeko asmoa. Izan ere, zuzendaritza taldeari dagokio lidergoa sustatzea testuinguru horretan eta ikastetxean bizikidetza batzordea dinamizatu beharra dago. Lan horretan, jakina, hezkuntza komunitatea ere inplikatu beharra dago: tutoreak, ikasle laguntzaileak, guraso elkarteak eta herri erakundeak, besteak beste. Hala, irakasleei, ikasleei eta familiei egoera horiei aurre egiteko formazioa eskaini nahi die Laguntza programak.

Pilar Marco azalpenak ematen

Azken batean, Laguntza programak bilatzen duena da hezkuntza bizikidetzan gauza dadila, indarkeria prebenituz eta horretarako beharrezko neurriak hartuz, landutako protokoloekin eta ikuspegi proaktiboekin; ikuspegi integratu batetik erantzun behar baitzaie, ikuspegi hezigarria lehenetsiz, zigor neurriak.

Laguntza programaren formazio saioak 15 izango dira guztira, azarotik maiatzera bitartean. Saioetan hainbat gai landuko dira, hala nola, bizikidetza eta autoerregulazioa; bizikidetza eraikitzea indarkeria saihesteko; ikastetxeen, irakasleen eta familien ardura juridikoa eskola jazarpen egoeretan; jokamolde disruptiboaren prebentzioa; taldeak eta kohesioa; ikasketa kooperatiboaren estrategiak.

Iturria: Nafarroako Gobernua.

Eskola Kontseilua berritzeko prozesua

Azaroan eta abenduan Eskola Kontseilua berritzeko prozesua burutu behar dugu. Aurten, bi guraso, lau irakasle, langile bat eta bi ikasle hautatu behar ditugu, lau urtez postuan aritzeko. 

Eskola Kontseiluko kideak dira:

      Zuzendaria.     Ikasketa-burua.    Sei irakasle.   Idazkaria (hitza du, baina botorik ez).
      Hiru ikasle.
      Bi guraso.       Guraso Elkarteak aukeratutako beste guraso bat.
      Langile bat.
      Iruñeko Udalak aukeratutako zinegotzi bat.    

 FUNTZIOAK: Eskola Kontseiluak LOMCEn ezarritako eskumenak izanen ditu:
ikusi dokumentua

Hauteskunde prozesu osoa zuzenduko duen organoa Ikastetxeko HAUTESKUNDE BATZORDEA izanen da. Hau zozketaz aukeratua eta honela osatua: Ikastetxeko Zuzendaria, Ikasle bat, Guraso bat, Irakasle bat eta Administrazio eta Zerbitzuetako langile bat.

HAUTESKUNDE BATZORDEKO KIDEAK HAUTATZEKO ZOZKETA PUBLIKOAREN IRAGARPENA.

        Indarra duten arauei jarraikiz, ikastetxe honetako Hauteskunde Batzordeko kideak hautatzeko zozketa publikoa ondoko data, egun eta tokian izanen dela jakinarazten da:
                           DATA: Azaroaren 17an, ostirala.
                           ORDUA: 11,15etan.
                           TOKIA: Idazkaritzan

 

UCE taldea lanean bete-betean: baratza biltzen eta Txantreako zuhaitz nabarmenak ikertzen

Baratzean biltzen

Ekainean,  Carmen eta Gorka irakasleekin, hainbat landare landatu egin ziren: tomateak, meloiak, sandiak, piperrak , pepinoak, kalabazinak eta piperminak. 
Klaseak hastearekin batera, eta Ainhoa e Itziar irakasleek lagunduta, udako uzta bildu zen, meloiak eta tomateak batez ere.

Bestelako fruituietatik gutxixeago bildu zen: sandiak, piperrak , pepinoak, kalabazinak eta piperminak.  Hori bai, bildu zen guztia kalitate bikainekoa izan zen.

 

Txantreako zuhaitz bereziei buruzko ikerketa

Urrian taldea batu egin zitzaion Iruñeko udalak antolaturiko Txantreako urteko zuhaitz maitatuena hautatzeko prozesuari. Horretarako kalera atera zen eta bertatik-bertara ikertu zituen gure auzoko sei zuhaitz berezienak.  

Informazio gehiago.