Datorren asteko ostegunean, martxoak 30 eta arratsaldkeo 5,00etan DBH eta gure institutua 6. mailako familiei aurkezteko bilera izanen dugu. Bilera ikastetxeko gimnasioan egingo dugu.
Hileko artxiboak: martxoa 2017
3. eta 4. mailako orientazioa
Web orri honetako familien atalean 3. eta 4.mailako orientazioa azaltzen duen artxibo berri bana duzue. Hori da Hezkuntza Departamentuak bidalitakoa.
Aste Urdina eta Aste Berdea
Hurrengo astean, martxoaren 20ti 24ra, gure institutuko 2. mailako ikasleek Aste Urdinean hartuko dute parte eta 3. mailakoek Aste Berdean.
2017-2018 ikasturteko izena emateko epea
Datorren ikasturtean 2017-2018an gure institutuan ikasketak egin ahal izateko izena emateko epea martxoaren 29tik apirilaren 4ra izanen da. Hori egiteko beharrezkoak diren inprimakiak eta dokumentuen zerrenda institutuko administrazioan jaso daitezke eta epe laburrean web orri honetan ere eskuragarri izanen dira.
IESO Iñaki Ochoa de Olza-Schloss Neuhaus ikasle trukea
Datorren aste honetan gure institutuko 4.mailako 12 ikasleko taldea Padernborn hirira bidaiatuko da hango institutuko ikasleekin aste bateko ikasle trukean parte hartzera. Trukea martxoaren 22tik 29ra izanen da.