Paderborn hiriko ikasleak

Gaur, irailaren 30ean, Alemana ikasten ari diren gure 4. mailako ikasleekin trukea egingo duten 12 ikasle alemaniarrak helduko dira.   Datorren astean zehar hainbat jarduera antolatuko dira haiek gure hiria, ohiturak eta historia ezagutu dezaten.

Ongi etorri!          Herzlich Willkommen!

Ikasturte hasierako familien bilera orokorra

Datorren urriaren 19an, asteazkenean,  ikasturte hasierako familien bilera orokorra egingo dugu.   Bilerak bi zati izango ditu.  Lehenengoan, institutuko gimnasioan bilduko gara  ikasturte  berriaren plangintza orokorraz aritzeko.   Jarraian, familiak bere seme-alaben tutorearekin dagokien gelara joango dira bere seme alabaren taldeari buruzko informazio zehatzagoa jasotzeko.

Lehenengo eta bigarren mailako familien bilera arratsaldeko 16,30 hasiko da eta 3. eta 4. mailakoena 17,15etan.