2016-2017 ikasturteko hasiera

 

1. mailako ikasle berriak:

Ikasturte honetan lehenengo aldiz gure institutura etorriko diren 1. mailako ikasleek jakin behar dute ikasturtea irailaren 9ko goizeko 8,30etan hasiko dela. Egun hori aurkezpen eguna baino ez da izango eta horregatik ikasleek ordu bat edo ordu eta erdia emango dute institutuan. Tutoreak ordutegia eta arauak azalduko dizkie eta institutua ezagutuko dute. Egun honetarako koadernoa eta boligrafoa baino ez dute beharko.

2.3. eta 4. mailako ikasleak:

Hasteko ez dugu ahaztu behar iraileko 1. eta 2.egunetan iraileko ez ohiko azterketak izango ditugula. Azterketa hauek ekainean bidali genizuen egutegia eta ordutegiaren arabera egingo ditugu eta ebaluazio saioa egin ondoren, nota orriak irailaren 6n goizeko 9,30etatik 10,00etara banatuko ditugu. Tutoreak nota orria banatzearekin batera maila errepikatu behar dutenen kasuan hautazko irakasgaia aukeratzeko orria emango die, eta ikasle hauek hurrengo egunerako orria osatuta ekarri beharko dute.

Testuliburuen kasuan badakizue Doakotasun Programa dela eta, Ingelesa eta honela bada, Frantsesa edo Alemana ariketa liburuak baino ez dituzuela erosi behar. Honek ez du baztertzen liburuak behar bezala zaindu ez dituzten ikasleen kasuan, liburu batzuk erosi beharko dituztela aipatutako Doakotasun Programa horretan jarraitu ahal izateko. Hau zuen kasua baldin bada, telefonoz deitu egin dizuegu eta espero dugu hurrengo egun hauetan egoera konponduko duzuela.

Bukatzeko esan ikasturtea irailaren 9an hasiko dela eta zuen seme alabak goizeko 9,00etan etorri beharko duela. Egun horretan koadernoa eta boligrafoa baino ez dute beharko eta ordu bateko saioa izango dute tutorearekin. Honek ordutegia eman eta arauak gogoraraziko dizkie.