Historia

Iñaki Ochoa de Olza DBHI Ikastetxeak 2012an ireki zituen ateak lehen aldiz. Institutuak izen hori hartu zuen Iñaki Ochoa de Olza Segin (Iruñea, Nafarroa, 1967ko maiatzaren 29a – Annapurna, 2008ko maiatzaren 23a) eskaladako eta alpinismoko irakaslea eta mendi-gidaria zenaren omenez. 

Guztira 15 zortzimilako igo zituen: 12 nagusi, 2 errepikapen eta bigarren mailako bat. Iñaki Ochoa de Olzak 8.000m baino garaiagoak diren mendiak dituzten herrialdeetako haur txiro, umezurtz eta behar handienak dituztenei berak irabazitakoaren zati bat eskaini nahi zien. Hori dela eta, Katmandú-n umezurtz-etxe bat, Pakistanen haurrentzako ospitale bat eta Dharamsalan eskola bat eraikitzeko dirua biltzeko asmoa zuen. 

Bera zendu geroztik, familiak hartu zuen bere gain haren proiektua Iñaki Ochoa de Olza – SOS Himalaya fundazioaren bitartez.

Bestalde, kirol-ibilbidea handia berriz, Nafarroako Kirol Merezimenduko Urrezko Dominarekin goretsi izan zen.