NavarraBiomed institutuan

Ikertzaileen lana ezagutzen

Otsailak 23 ostiralean, Navarrabiomed Zentroko ikertzaile talde bat gure institutura bertaratu  zen 4. mailako ibilbide zientifikoko ikasleei ikerkuntzaren inguruko  hitzaldi informatiboa eta motibatzailea eskaintzera.

[slideshow_deploy id=’2393′]

Navarrabiomed, osasun arloko langileen ikerketa lana bultzatzen duen Nafarroako Gobernuko biomedikuntza ikerketa zentroa da.

Ikertzaileek zentroan garatzen ari diren ikerketa arloak eta proiektuak azaldu zizkiguten, esate baterako, lehen mailako arreta, gaixotasun infekziosoak, neurozientzia, onkologia, sistema handiko patologiak eta garapen berriak, buruko osasuna, zainketa epidemiologikoa eta herri-osasuna eta osasun-zerbitzuak:

http://www.navarrabiomed.es/es/actividad-cientifica/areas-de-investigacion

Horretaz gain, ikertzaile izateko beharrezkoak diren ezaugarriak adierazi zizkiguten, hau da, ikerkuntzan borondatea, esfortzua mantentzeko ahalmena  eta frustrazioari aurre egiten jakitea ezinbestekoak direla.

Hemendik ikertzaile taldeari eskerrak bidaltzen dizkiegu beraien eguneroko laborategiko lana eta esperientzia pertsonala  gugana hurbiltzeagatik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.