Iñaki Ochoa de Olza: zinema izarren institutua

Aurten Bestelako argiak erakustaldiak gazteentzako bertsio bat izango du. Oskar Alegría zinemagileak zuzendutako lantegian Iñaki Ochoa de Olza institutuko 8 gaztek irudiak grabatu eta Txantrean barna proiektatuko dituzte.

Oskar Alegría eta IOOko ikasleak. Oskar Alegría con los alumnos de Iñaki Ochoa de Olza.

Oskar Alegría eta IOOko ikasleak. Oskar Alegría con los alumnos de Iñaki Ochoa de Olza.

Abenduaren 21etik 29ra, Oskar Alegría zinemagileak zinema iraungikorreko lantegi bat zuzenduko du, xede hartuta kaleko zinema eramangarri eta bat-batekoa sortzea.

Txantrean izango da, 14 eta 18 urte bitarteko gazteekin, zeinek bizileku dituzten kaleetan bertan pelikulak sortuko baitituzte, gero auzotik gertu ustekabean topatutako pantailetan proiektatzeko: horma zuri batean, esekitako izara batean, zaldi baten bizkarrean, hutsik dagoen publizitate-hesi batean zein kamioi baten olanan. Sorkuntza horiek abenduaren 30ean proiektatuko dira, larunbatarekin.

Informazio gehiago hemen (Iruñeko udala) eta hemen (Pamplona Actual)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.